XX. mendeko Euskararen Corpus estatistikoa

Testuingurua

generoko sistemaren kontzeptua, berriz, patriarkatuaren teoriaren ondorio gisa atera zen.

Bigarren kontzeptualizazio hau, alegia generoko sistema, arrazoi askorengatik, egokiagotzat hartu zen, patriarkatu kontzeptua gizarte sistema orotarako hedatzea baino.

Generoko sistemaren gaineko kontzeptualizaziora eraman zuen berrikuspen teorikoak eragin zituen ere, erabilitako metodo eta teknikak.

Honakoan zalantzan jarri zen erabilitako objektibitate irizpidea, bai eta teknika koantitatiboak (teknika gogorrak), teknika koalitatiboen (teknika bigunen) oposizioz erabiltzea.

Gizarte zientziek bultzaturiko objektibitate irizpideak, ikuskera arrazionalista eta maskulinoaren marka zeramanez, ez zuen onartzen, zeregin zientifikoan bazirela emaitzak aldarazten zituzten osagai subjektiboak ere.

Ikuspuntu subjektiboak balora zitezela proposatzen zen, beraz.

Ikerketako teknika koalitatiboak erabiltzeari doakionean, berriz, esaten zen koantitatiboak bezain zorrotz zirela eta halatan, estatus bera behar zutela, generoaren gaineko ikerketan.

Bi kasutan esaten zen ikerketa metodoak zabaldu egin behar zirela, emakumeen banakako eskarmentu deitzen zutena bereganatzearren.

Izan ere, teknika koantitatiboak gogor deitzea eta koalitatiboak, berriz, bigun , bazuen, berez, joera kontzeptual androzentrikoa.

Teknika koalitatiboen rolaren berrikuste prozesu hau ez zen generoko ikasketetan bakarrik eman; beste alorretan ere eman baitzen.

Gaur egun esan daiteke metodo koantitatibo eta koalitatiboen arteko eztabaidak ez dituela gehiago aurkezten elkarren aurkako metodo bezala, baizik eta zabaltzen ari dela, ikerketetan bi metodoak elkarrekin erabiltzeak emaitza onak ematen dituela.

Bi metodoak erabiltzen dira, batez ere ebidentzia enpirikoa zuzenean jaso dezaketen ikerketetan.

Alabaina, birkontsideratu behar izan da ere bigarren mailako iturrien erabilera, batez ere estatistikena.

Askotan, ikerketa koantitatiboa ezin da zuzenean egin eta Estatistika publikoek eskainiriko datuetan oinarritu behar da, erroldetakoetan edota bestelako inkestetakoetan.

Honakoan ere egiaztatu zen joera androzentrikoak zeudela, eta Nazio Batuen eta EBren beraren iradokizunei jarraituz, berrikusiak izaten ari dira.

Hau aplikatu zaio, ez bakarrik estatistiken erabilera zirkunstantzialari, baina baita ere gizarte adierazleetakoa deituriko ereduari.

Alabaina, berrikusketa teoriko honek izan zuen garrantzi handia izanagatik ere, erabili ahala ikusi zen bazela zenbait arazo.

Esate baterako, sexu rolak modu esklusiboan aztertuz gero, garrantzi handiegia egotz dakieke eta ez ikusi biologia eta kulturaren artean dagoen harremana, eta halatan, hasiera batean kritikatzen genuen biologismoa errepikatzen da.

Sexuaren kontzeptuak berekin dakarren biologismoa alde batera utzi nahi izan bada ere, eta horren ordez jarri, sexuari loturiko gizarte funtzioak eta identitatea eraikitzerakoan azaltzen diren alderdi sozialei begiratuko litzaiekeen kontzeptu soziologikoa, alegia generoa, sexu eta generoaren arteko bereizketak ez du, espero zen bezala funtzionatu. Generoaren gaineko teoria eraiki beharrean, kontzeptu hau sexu kontzeptuarekin nahasiz erabili da.

Alde honetatik atsegin gertatu zait, goizean, Kristen Timothy-ri entzutea esaten, saiatu behar dugula sexuaz ere mintzatzen, eta ez generoaz soilik.

Generoaren kategoria Akademian garatu genuen teorikoki, azaldu nahi baikenuen gizon eta emakumeen gizarte egoera ez zuela biologiak finkatzen.

Horrela seinalatzen genuen, generoa alda zitekeela, eta horrela ateak irekitzen genituen, politika publikoek egoera alda zezaten.